XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

parametro erreal

Prozedura edo funtzio bat abiatzean erabiltzen den benetako aldagaia edo aldagai erreala. Ik parametro formal.

es parámetro actual/fr paramètre effectif/en actual parameter

parametro formal

Azpirrutina bateko aldagai generiko bat identifikatzen duen sinboloa.

Aldagai hau beroni dagokion parametro errealak ordeztuko du programatik deitzen zaionean.

Ik. parametro erreal.

es parámetro formal/fr paramètre formel/en formal parameter

parametro-pasatze

Prozedura edo funtzio bati parametroak pasatzeko mekanismoa.

Metodorik arruntenak parametro errealaren balioa pasatzea edo parametro erreala gordetzen duen memori posizioaren helbidea pasatzea dira.

Ik. balio bidezko dei; erreferentzia bidezko dei.

es paso de parámetros/fr passage de paramètres/en parameter passing

parekatu

Bi entitateren arteko parekatzea egin.

es superponer; comparar/fr concorder; assortir/en match

parekatze

Konparatzen dituen bi entitateen artean berdintasuna bilatzen duen konparazioa; bi entitateak berdinak badira, emaitza positibotzat hartzen da; berdinak ez badira, negatibotzat.

es comparación con selección; confrontación; emparejamiento/fr comparaison/en matching

paritate: Pareko denaren ezaugarria.

Informatikan, ezaugarri hau kontrolerako erabiltzen denez, paritate bakoitiaz eta paritate bikoitiaz hitz egiten da.

Ik. paritate-kontrol.

es paridad/fr parité/en parity

paritate bakoiti

1eko kopuru bakoitia duen zenbaki bitarraren propietatea.

es imparidad; paridad impar/fr imparité; parité impaire/en odd parity

paritate bakoitiko bit

Transmititu behar den hitz digitalari eransten zaion paritate-bita bateko-kopurua bakoitia izan dadin (1en kopurua bikoitia bada, 1 eransten da bakoitia izan dadin eta bakoitia bada, 0).

Kode errore-detektatzaileetan erabiltzen da.

es bit de imparidad/fr bit d'imparité/en odd parity bit

paritate bakoitizko egiaztapen. Ik. paritate bakoitizko kontrol.

paritate bakoitizko kontrol; Sin.: paritate bakoitizko egiaztapen